lunes, 21 de mayo de 2018

MADELEINE-n erakustaldia!!






Maiatzak 12, Kutxa Kultur Kluba areto zirraragarrian kontzertu espezial baten lekuko izan giñen. Madeleine laukote donostiarraren saioa izan genuen, saio berezia, diska berria grabatzen egongo direlako eta seguruena da Urria arte beraien berririk ez edukitzea. Hori dela eta, zuzeneko honek kutsu berezia zeukan. Jagoba (baxua), Gartxot (kitarra, ahotsa), Benito (bateria) eta Itzal (kitarra, ahotsa) oso motibaturik atera ziren eszenatokira. Aretoa tope beterik zegoen, inork ez baizuen galdu nahi laukote honen post-rock/ math ikuskizuna. "Mugarri" diskoko abestietan oinarritu zuten kontzertua. "Kea", "Johnny drama", "Tartalo", "belaunhezur",.....ordu bateko maixutasuna, zalegoa disfrutatzen zebilen. Taldeak erakutsitako gogoa eta motibazioa, publikoan kutsatu zen. Abesti klasikoez aparte, 3 abesti berri jo zituzten. Horietatik bat, "Inongo garen" himnoa izan zen (bideoklip ikaragarriarekin aurkeztu dutena). Kontzertu intimoa, berezia, motxa (gozatu genuen seinale), "Berlin" bezalako abestitzarrarekin amaitu zutena. Epikoa, Madeleine-n zuzenekoa. Orain Urrirarte itxaron behar, hori bai, diska eta abesti berriekin. Aupa zuek!!