jueves, 10 de mayo de 2018

ROCKALDEU??


Maiatzak 5, Santakrutz-en jaien barnean, sekulako musika ekitaldia burutu zen Andoainen. 23:30-etan zen hitzordua eta bertan 3 talde izan genituen nor baino nor gure burmuinak astintzen. Festak izanda jende dexente, giro ezinobea zuzeneko kontzertuez gozatzeko. 

Taularatu zen lehen taldea Rukula izan zen. Usurbilgo laukotearen energia ezagutzen genuen (aurreko batean Andoaingo Gaztetxean zur eta lur utzi bait ziguten), eta oraindik talde oso ezaguna ez izan arren, argi neukan bat baino gehiago txundituko zuela. Beraien rock instrumentalak hipnotizatu egiten zaitu. Hala da, erritmo dantzagarriak dauzka, mugiarazten zaituen erritmo biziak. Eta noski, zuzenean beste magia bat daukate. Karismatikoak, zuzenak, motibaturik azaldu ziren eta beraien indarra transmititzeko gai izan ziren. Beraien bigarren lana aurkezten zebiltzan (Hazi Beltzak), eta dena eman zuten eszenatoki gainean. Behean, zalegoa txoratzear, erritmo itogarrien menpe. "Karamel", "balkan reggae town", "klorotilo kola-jet", "mikrouhin", "niu-xit",....hau rock festa, izugarria!! Ederki asko berotu ziguten, eta oraindik 2 talde falta ziren. Aupa Rukula!!


Bigarrenak, Atom Rhumba handiak izan ziren. Rock, blues, garagea,....estiloak ederki asko fusionatzen duen boskotea. Indarra, nerbioa, motibazioa,...zuzeneko kañeroa eskeini ziguten. Lehen notatik dena eman zuten eszenatokian. Rober (kitarra, ahotsa) da taldearen "frontman-a", halere beste musikariek ederki asko betetzen dute beraien papera. Bateria (Andoni) eta baxulariaren (Jaime) lana ezinobea, Irazoki-ren kitarrak kea ateratzen du beti, eta zer esan Cabezafuego-k ematen duen espektakuluari buruz, taldeari umore puntua ematen dion musikaria. Atom Rhumba-ren zuzeneko batean geldirik egotea ezinezkoa da, Jon Spencer Blues Explosion edota Jim Jones Revue handien influentziak hartu eta beste dimensio batera eramaten bait dituzte. Hauen zuzeneko bat izerdia, rock-a eta portaera da (dena eman zuen taldeak, lehertzeraino), eta bitartean gu txunditurik beste mundu paralelo batean bidaiatzen. Temazoak denak, baino gehien gozatu nituenak "Home made prozac" eta "Body clock" izan ziren. Atom Rhumba beti bizi bedi!!!


Eta bukatzeko, nola ez, berbena saio bat. Eta noski, Ingoaldeu? horretan maixuak dira. Rock kontzertutan jendea egon zen, baino bosteko hauen zuzenekoaz gozatzeko asmoz plaza bete-beterik izan genuen. Gorka-ren hutsunea Iñigito (Laket, Malkogarriyak, Saionaiz)-k bete zuen baterian. Sara (ahotsa), Antton (ahotsa, trikitixa), Xabat (baxua, teklatuak) eta Kepa (kitarra) prest zeudan jende dantzan jartzeko, eta nola jarri gainera. Lehenengo abestitik zalegoa bueltaka zen giro ederrean. Beraien diskografian klasiko bihurtu diren "dantza kuduro", "8 orduko ekaitza", "Zapato azule", "Askatasun egarriz", "Miren azkarate", edota "Eskutitza" entzun genituen. Zuzenekoaren momentu handiena, dudarik gabe, Ion Beloki (taldearen abeslari ohia) eszenatokian igo zenekoa izan zen. "Labexomorro" eta "Follow the leader" abestu zituen denen gozamenenako, plaza guztia dantzan jarriaz.

Abesti berriei ere egin zieten tartea, "Don Jose", "Sing sinatiko folk and rolla" eta "kaixo" joaz, Saio borobila, umore ona eta ondo pasatzeko joera daukan talde honen partetik. Aupa Ingoaldeu?.

Kontzertu amaiera bikaina eta askok, ekitaldia amaitu ostean, parrandan segitu zuten irribarre bat ezpainetan zutela.

No hay comentarios: