lunes, 23 de julio de 2018

BUFFALO-REN MAIXULAN BERRIA!!



Uztailak 14. Hernanira abiatzen gara, bertan asko estimatzen dugun taldearen zuzenekoa dago eta. Tiloetan 20:00 zen hitzordua, eta plaza aulkiez beteriz zegoen. Jende dexente zegoen exerita Buffalo handien kontzertuaz gozatzeko asmoz. Iritsi giñenerako kontzertua hasita zegoen, eta ordu bat baino zeoze gehiago egon ziren taulapean beraien jazz instrumentala jorratzen.

Zer esan behar dugu Zarautztar hirukote honetaz? Blog honetatik makina bat aldiz ikusi eta mirestuak, beraien musikak arrapatu egiten zaitu, eta behin entzunda, beraien sarean sartzen zera. Diskotik diskora hazi egin dira, eta zuzenean ere geroz eta konpenetrazio hobeagoa ikusten zaie. Hernaniko saioa, batez ere, "Zinematik" lanean finkatu zen. Kriston himnoak jo zituzten, eta jendea bitartean txora-txora eginda. Jendartean bazegoen Buffalo ezagutze ez zuenik, eta kontzertuak aurrera egin ahala, beraien miresmena erakutsi zuten txalo eta oihuen bidez. 

"Flaming", "Satellite", "Koban", "Jackal", "Zinematik", "Amaita",....klasikoak hipnotizatu gintuzten. Hori gutxi balitz, laister aterako den lan berriaren (a zer nolako gogoak entzuteko) abesti batzuk jo zituzten, abesti mundialak porzierto.

Ba hori, jazz instrumentalez marraztu zuten arratsaldea Buffalo taldeak Hernanin. Jarraitzaile gehiago lortu, eta bide batez beraien maixutasuna erakutsi. Ander (kitarra), Joanes (baxua), David (bateria) eskerrikasko zuen musikagatik!!

No hay comentarios: