martes, 11 de septiembre de 2018

LEIZAUR FEST 2018!!


Kurtso berriarekin Andoainen bada zer ikusi. Ekitaldi mitiko bihurtzen ari zaigun kontzertu sortak izan genituen Irailak 2an. 3 edizio jadanik. Lehenengoa Etxarrin (Etxarri Fest), lehengo urtean Espigoiean (Espigoi Fest) eta aurten Leizaur parkean burutu zen (hau da, Leizaur Fest). Beste urtetan baino jende gutxiago hurbildu zela iruditu zitzaidan, hala ere giro polita, musika aparta, eta antolakuntza ezinobea. Kontzertuak, edariak, pintxoak eta zozketak (nikiak, cd-ak,..)!! Kriston gozada!!



Lehenengo kontzertua Petti-ren eskutik, hau da Jose Luis Perez Mitxelena artistaren saioa. Petti-k normalean banda-rekin jotzen du. Kasu hontan, bakarrik azaldu zen, giro intimoago batean eta blues eta folk-rock estiloak nahasturik musika sorta ederra eskeini zigun. Motibaturik azaldu zen, eta abestien tartean solasaldi jatorrak eduki zituen zalegoarekin. Ordu bat gutxi gora bera jo zuen. Publikoa poltsikoratua zuen aspaldi, baina armonika jarri eta Neil Young-en "Heart of Gold" euskaratua jo zuenean erabat hipnotizatu gintuen. Handia oso Beratar musikariak eskeinitako sesioa.


Hurrengo kontzertua modu surrealista batean hasi zen. Dohaineko ekitaldia izanda, borondatea ematen zuen zaletu bakoitzak; bitartean Amorante (hau da, Iban Urizar artistak)-k tronpetarekin ziharduen bueltak ematen eszenatokira igo zen arte. Zer da Amorante? Nola definitu beraren estiloa, entzun dudan gauzarik originalena edo desberdina izanda? Agian hor dago sekretua. Ezin da definitu eta ez dugu definitu nahi. Musikak badauzka berez gehiegizko etiketak. Iban berak "Herri musika" egiten duela adierazten du, beraz gu horrekin geratzen gara. Hala ere, influentzia mordoa jasotzen du Amorante-k. Folk, flamenko edota elektronika apurra nabaria da bere filosofian, eta energia galanta ere parkeko jende guztia alaitzeko. Amoranteren musikak, zuzenean beste nibel bat hartzen du. Ezinezkoa da bere musikaekin hunkitua ez sentitzea. Eta "Manuela" bezalako himnoekin dantzan egitea edota irripar batekin hipnotizaturik begira gelditzea ez da harritzekoa. Zihur nago Leizaur parkean gertaturatutako askok ez zutela Elgoibartarraren musika ezagutzen eta sorpresa positibo itzela hartu zutela. Ez da harritzekoa, Amorante oso handia bait da. Aupa zu!!

Beste behin zorionak ematea besterik ez zait geratzen ekitaldi hau posible egin zenuten guztioi. Antolakuntzako peñari txalo zaparrada eta hurrengo ediziora arte. Plazaola Fest?? Batek daki.

1 comentario:

kojo dijo...

Plazaola fest, mola!
es una idea a tener en kuenta!
Milesker Josu!