martes, 20 de noviembre de 2018

BIÑAKAKO TXAPELKETA 2019


4 terdikoa oraindik asimilatu gabe, gaur goizean aurkeztu dute 2019ko biñakako txapelketa. Asteburu hontan hasiko da, eta Apirilak 7n izango da finala. Beraz, azkenaldian bezala, txapelketa luzea eta emozioz betea. 8 bikote egongo dira (4 enpresa bakoitzeko) eta lehen fasean denak denen kontra jokatuko dute 2 aldiz. Hau da, 14 jardunaldi. Lehenengo 4ak beste bigarren ligilla bat jokatuko dute. Denak denen aurka (hau da, 3 jardunaldi). 2 bikote onenak finala jokatuko dute. Hauek dira bikoteak.

ASPE:

ALTUNA-MARTIJA
EZKURDIA-LADIS GALARZA
ELEZKANO-REZUSTA
IRRIBARRIA-ZABALETA

ASEGARCE:

OLAIZOLA II-ALBISU
BENGOETXEA-IMAZ
ARTOLA-MARIEZKURRENA
URRUTIKOETXEA-ARETXABALETA

P.D: Txapelketa hau dela eta, ohitura bihurtu den pelota porra egingo dugu. Gaurtik aurrera Abenduak 31 arte izango da apostuak egiteko tartea. Animatu!!

No hay comentarios: