domingo, 18 de noviembre de 2018

EZKURDIA TXAPELDUN!!


Joseba Ezkurdia gailendu da gaurko lau terdiko finalean. Arbizuko aurrelariak beraz, urte borobil bat osatu du biñakako txapelketa eta udako hainbat txapelketa irabazi eta gero. Eta 2018 hontan joko hobekuntza nabarmena lortu du. Oraintxe bertan pelotaririk onena da dudarik gabe. Aurka, azken txapelduna, bai lau terdian eta kantxa osoan, Altuna, izan du. Baina txapelketa guztian bezala (Agirre, Altuna, Victor, Urruti) arerioak xautu egin ditu. Indarraz gain, abiadura ematen dio pelotari. Botez nahiz airez (bi paretak eta olea indartsuak min handia egin dute), gehiago izan da. 22-17 Iruñako frontoi berrian 3000 jarraitzaile testigu bezala, Ezkurdiak goi mailako 2. txapela du, eta badirudi ez dela azkena izango. Zorionak Joseba!!

No hay comentarios: