jueves, 15 de noviembre de 2018

JAIO.MUSIKA.HIL



Pasa dira egun batzuk, halere oraindik ikuskizun hau asimilatzen jarraitzen dut. Hainbeste polemika bildu zuen MTV ekitaldiak (ein handi batean Berri Txarrak taldeak joko zuela jakitean), Azaroak 3an burutu zen. Jendez lepo, giro ezinobe batean, San Mames futbol zelaia toperaino bildu zen melomanoz. MTV-ak antolatu arren, taldeak erakargarriak ziren, eta hemendik beti defendatuko dugu bakoitzak nahi duen tokian jotzearen erabakia. Berri-ren kasuan kuriosoa da hainbat kritika entzuteak, Euskal Herriko txoko guztietan jo duen formazioa izanda. Beraiek esaten duten moduan, garrantzitsuena beraien mezua zabaltzea da, eta kasu hontan oso ondo burutu zuten lana.




Kanpoan sartzen ari giñela taldeak hasia zuen kontzertua. Etsia, Katedral bat eta Spoiler abestiak entzun genituen gure lekura gerturatzen ari giñela. Behin exerita (nahiko urruti, soinu baxua izan genuen), Berri-ren saio motza baino zorrotza dastatu genuen. Jaio.musika.hil eskeini zuten, sortutako polemikari buruz komentario bat egin ondoren. Hitzen oinarri ahula, Ikasten, Denak ez du balio, eta bukatzeko Eskuak emotiboarekin amaitutzat eman zuten zuzenekoa. Ez zeukaten denbora gehiago, pena itzela oso motz egin zitzaigun eta.

Pixka bat itxaron ondoren bigarren taldea atera zen jendearen eromenerako. Crystal Fighters-en txanda izan zen. Pertsonalki esanda, ez zaizkit gustatzen. Beraien musikak ez nau erakartzen, hori bai, zelai guztia hipnotizaturik zegoen ingelesen musikarekin. Taldeak Euskal Herriarekin lotura asko dauzka. Hasieran Kalakan-ekoak egon ziren txalaparta jotzen. Dantzariak ere izan ziren eszenatokian. Espektakulo asko, bai, baina saioari arima falta izan zitzaion nire ustez. Agian, laburbilduz, abestiek ez didate ezer esaten. Gainera jarrita zegoena baino 15 minutu gehiago egon ziren. Hori bai, bukatzean, kriston txalo zaparradak jaso zituzten. Zeozergatik izango zen.


Muse-ren kontzertuak zirrara berezia sortzen zidan. Gustoko ditut, batez ere hasierako diskoak. Azkenaldian nahiko ahaztuak neuzkan, hori bai Wembleyko zuzeneko diskoa entzun ondoren zuzenean baten batean ikusi behar nituela argi neukan. Zuzenean kriston indarra daukate. Matt Bellamyren gidaritzapean (nolako ahotsa), animatzaile gisa ibili zen kontzertu osoan zehar, taldeak oso zuzeneko ona eskeini zigun. Psycho, The dark side, Plug in baby, madness, supermassive black hole,.....zelai guztia hipnotizaturik zeukaten. Pena gure aldean hain soinu baxua egotea. Berago jetsi giñen soinu hobeago baten bila, eta asmatu egin genuen. Kriston diferentzia zegoen. Bolumen handiagoa eta hobeto ikusteak beste kontzertu baten aurrean giñela ematen zuen. Starlight, time is running out, uprising,...eta amaitzeko (ordu eta laurdeneko kontzertuan) Man with a harmonica soinu banda entzun genuen, Ennio Morricone maixuaren abestia. Jarraian Knights of cydonia himnoarekin bukatu zuten ikuskizuna. Izugarria bai. Motza baino bortitza. Sentsazio oso onekin atera giñen San Mamesetik. 

Estadio batean nahiz gaztetxe edo karpan, garrantzitsuena musika bizirik egotea da. Jaio.musika.hil

No hay comentarios: