sábado, 22 de diciembre de 2018

BONBERENEAKO MAIXULANAK!!





Abenduak 14, Ostirala. Rock gau zoragarri baten lekuko izango giñen Bonberenean (Tolosa). Punta puntako 2 euskal talde nor baino nor, eta betekada ez izan arren, giro polita areto mitiko hontan sortu zena. Taularatzen lehenak Tooth Gernikarrak izan ziren. Mirri (baxua, ahotsa), Edorta (kitarra, ahotsa) eta Arza (bateria)-k osatzen dute taldea. Diska berria aurkezteko probestu zuten (amaierarik ez....), eta bide batez beraien zuzeneko bortitzaren testigu izan ginen. Hori indarra, hori burrunba!! Ze energi pila transmititu ziguten!! Karismatikoak dira eta lehen notatik beraien mundura bereganatu gintuzten. 2. abestian Edortak kitarra utzi, eszenatokitik salto egin eta jendea hurbil zezan ziharduen. Motibaturik, beraien musikazaletasuna transmitituz, zuzeneko dinamita direla erakutsi zuten. Zu, Pulpo, Ez gauzak, Ni al naiz?, Bi begi, Distantzia eta denbora,......ikaragarria!!!! Lisabö, Izaera, Adikune, Dut, R,...bezalako formazio mitikoak lasai gera daitezke, Tooth-ek beraien arima darama instrumentutan. Aupa zuek!!




Ekitaldi handi honi kolofoia ematen, Sofa Zarautztarrak. Bateria aldaketak ez du beraien kalitatean zereginik izan; beti bezain maixuki jo baizuten. Hirukote honen kalitateak Bonberenea osoa kutsatu zuen. Abesti instrumentalak, math edota rock bezala sailka genezake. Hala ere, abesti borobil hauek badute dantzara erakartzen zaituen zeozer. Erritmo biziak jorratzen dituzte, eta tarareatzen diharduzu saio guztian zehar. 2 disketako abestiak jo zituzten, 45 minutuko saio erakargarri batean. Kepa (baxua), Jonbe (kitarra) eta Heloy (Bateria) -k erakutsitako konpenetrazioa izugarria izan zen. korrokoi albinua, ñu, correcaminos, tope zatozek, erro karratua,....denak himnoak. Deep Purple-en bertsio bat ere jo zuten gure gozamenerako. Zaila da hitzekin talde hau deskribatzea. Hoberena, zuzeneko bat dastatu eta beraien erritmo dantzagarrietan bidaiatzea da. Jar ezazu Sofa bat zure bizitzan!! Handiak, oso!!!

Ekitaldi borobila Bonberenean bizitakoa!! Ez dadila haria eten!