jueves, 20 de diciembre de 2018

INSTRUMENTAL GAUA!!!



Abenduak 8. Azpeitiaruntz abiatu giñen, bertan, 2 talde zoragarri ikusteko parada izan genuen. Sanagustin Kulturgunean zen hitzordua. Joan garen guztietan bezala, soinu izugarria dago areto hortan. Soinuaz gain, giro polita sortu zen. Betea ez egon arren kontzertu griña nabaria zen, eta zalego asko lehen hilaretan ipini ziren. Batez ere, teloneroak gertukoak (Azkoitia) direlako. Ro boskotea izan zen taularatzen lehena. Post rock instrumentala jorratzen dute, eta kontzertu gutxi izan arren kriston beteraniarekin jotzen dute. Behintzat jo zituzten abestietan kalitatea eta gogoa izan zen nagusi. Etxean jokatzen zuten eta etzuten hutsegin. Ederki asko probestu zuten aukera beraien abesti melankoliko eta kañeroak eskeintzeko. Abesti zorrotzak eta emotiboak dira ateratako 2 ep-ak. Motibaturik atera ziren, eta indar hori transmititzeko gaitasuna eduki zuten, lehen abestitik zalegoa poltsikoratuz. Aupa Ro, musika sesio itzela zuena!!




Ro-k emandako egurra ederki asko probestu zuen Toundra-k. Zalegoa musika gogoz zegoen, eta madrildarrak bazekiten lehen notatik bereak izango zirela. "Vortex" bezalako diskotzar bat atera eta gero, zaila da beren konposizioetan murgildurik ez sentitzea. Diskografia perfektua daukate, non postrocka eta postmetala batzen dira, erritmo aldaketa zorrotzak eta zuzeneko portaera itzela (zalegoa berotzen ziharduten, jator eta motibazioa lagun) nabarmenduko genuke. Maixuak dira, erloju suizar hoberena baino konpenetrazio handiagoa ikusten da 4 musikari hauen artean (Esteban, Macon, Alberto, Alex).

Ez die inork ezer oparitu, eta lan gogorra eta disko bikainen ostean izen handi bat lortu dute; merezitakoa alajaina. Azpeitian diska berria aurkezteko probestu zuten. Lan berriak badauzkalako klasiko bihurtuko diren konposizioak: Cobra, Tuareg, Kingston Falls, Mojave,.....eta lan honen abestiez gain, aurreko diskoko himno batzuk ere jo zituzten gure gozamenerako. Motza egin zitzaigun (oso gustora ginen seinale), baina beste behin zalegoaren esker ona jaso zuten txalo eta oihuen forman. Oso handiak Toundra, zuen musika behar dugu arnastea bezala!!