lunes, 18 de marzo de 2019

IRRIBARRIA-ZABALETA FINALEAN


Bigarren faseko bigarren jardunaldia jokatuta, dagoeneko bikote bat finalerako sailkatua dago. Irribarria-Zabaleta final handian izango dira, ligaxkako bi partidak irabazi ondoren (Altuna-Martija eta Elezkano-Rezusta hartu dituzte mendean), eta era berean, Victor-Albisu aukerarik gabe geratu dira. Beraz, Aspeko bi bikote izango dira lehia nagusian. Irribarria-Zabaleta-ren arerioak Igandean jokatuko den partidan jakingo dugu. Altuna-Martija eta Elezkano-Rezustaren arteko garailea sailkatuko bait da Apirilak 7ko egun handirako. 

No hay comentarios: