domingo, 7 de abril de 2019

ELEZKANO-REZUSTA GARAILE!!


Gaur bukatu da Biñakako 2019 txapelketa. Final parekatu batean, Elezkano-Rezusta izan dira garaile. Zaratamo-ko aurrelariarentzat lehen txapela izan da. Bergarako atzelariak, aldiz, bigarren txapela lortu du (azkeneko lau finaletan izan da). Irribarria-Zabaleta ziren faboritoak ordea. Hasieratik, gorriak aurretik joan dira. Partidua gogortu eta bazirudien Iker eta Jose Jabierrek remontatzeko kapaz izango zirela. 16ko berdinketan gauzak estu, baino beste erasoaldi batean (Elezkanoren txispaz baliatuz), berriro abantaila hartu eta txapelketa poltsikoratu dute.

Oso partidu ona ikusi dugu. Interesgarria eta tentsio askokoa. Lauak oso ondo ibili dira, halere, galdutako tantuetan izan da diferentzia handiena. Irribarria ez da oso fin ibli errematatze garaian, eta arriskatu duenean ere, zortea ez du lagun izan.

Beraz, 2019ko txapeldunak, merezita, Elezkano-Rezusta izan dira. Zorionak!!

P.D: Laister Manomanista hasiko da. Hemen ez da geldiunerik!!

1 comentario:

steve dijo...


الرائد افضل شركة نظافة بالمدينة المنورة
تقدم خدمات التنظيف الشاملة للمنازل و البيوت و الفلل و الشقق اتصل بنا الان وايضا تقدم خدمات مكافحة الحشرات فهى افضل افضل شركة مكافحة حشرات بالمدينة المنورة
تقضي نهائيا على جميع انواع الحشرات المنزلية