domingo, 7 de julio de 2019

ALTUNA GARAILE NAFARROAKO LAU TERDIKOAN!!


Uztailak 7, San Fermin eguna. Nafarroako 4 terdiko finala jokatu da. Nor baino nor 2 gipuzkoar. Altunarentzat 3 finala jarraian (aurreko bitan galtzaile) eta Artolarentzat lehenengoa. Altunak, Etxeberria eta Ezkurdia garaitu zituen. Artolak berriz, Agirre, Urruti, Bengoetxea eta Bakaikoa baino gehiago izan zen. Bi pilotarien pike sanoa ikusita, eta Artolak bigarren mailako lau terdikoa irabazi ziola ikusita, norgeiagoka berezia ikusiko genuela garbi zegoen.

Altuna gailendu da (22-13), partida on batean, nagusitasun osoz. Kilo batzuk hartu ditu eta horrek indarra eta bizitasuna eman dio, honi, normalean duen artista kutsua gehitu behar. Aurrean artista da, eta berriz ere erakutsi du bere maixutasuna.

Txapela beraz Amezketara dijoa. Orain biñakako torneoari adi egon behar, 6 bikotek txapela bait dute jokoan!!