domingo, 21 de julio de 2019

MUSIKA ETA HITZA, AURRERA EGIN NAHI NUKE


Ekainak 22. Oraindik bizitakoa asimilatzen. Andoaingo San Juan festen barnean, rock kontzertuak burutu ziren Larunbatean. Bertan 2 talde handi ikusiz disfrutatu genuen. Jendez lepo bete zen Andoaingo Nafarroa plaza. 23tan hasi zen ekitaldi borobil hau.

Lehen taldeak etxean jokatzen zuen bere zalegoaren aurrean. WC Grooves laukoteak, rock klasikoaz bustitako saio bikaina eskeini zuen. Oskar Perales (kitarra, ahotsa), Daniel Pagola (baxua), Sergio Vicente (kitarra) eta Oskar Uribesalgo (bateria) -k osatzen dute taldea. Lehen abestitik nabaria zen beraien motibazioa. Lehen hilarak lagun, familia eta ezagunez beterik zeuden, animo eta garraxiak eskeiniz. "All for rock and roll" lana aurkezteko probestu zuten, non rock and rolla eta hard rocka maixutasunez nahasten diren. "Another day", "You make my day", "critical",.....harribitxiek gure burmuinak astindu zituzten. Handiak oso, ezagutzen ez badituzu, zenbat gehiago itxaron behar duzu?? 


Lehenengo taldearen beroaldia eta gero, Su Ta Gar mitikoen txanda. Plazer bat da hainbeste momentu on eman digun talde honen zuzeneko baten zati bat izatea. Kasu hontan taldearen 30. urteurrenaren aitzakiarekin, kontzertu berezi eta potente bat eskeini ziguten.

Aitor Gorosabelen gidaritzapean, lehen segundutik astindu ederra eman zieten beraien instrumentuei. Abesti klasikoak bata bestearen atzetik, ez zuten kupidarik izan. Set list-a 3 diskotan egon zen oinarritua. Lehen 2 diskak (jaiotze basati osoa jo zuten, eta hortzak estuturik-eko abesti batzuk) eta maketa-ren himnoak. Ezin sinetsi ikusi eta sentitutakoa, eta hare gehiago Eibarko laukotearen motibazioa ikusirik. Denbora atzera egingo bagenu bezela, abestiek barren barreneraino hunkitu ziguten, Heavy doinueatan maixuak, plaza guztia hipnotizatu zuten. Izugarria.

Gau iluna amaitu da; Nazka; Itxaropena; Begira; Mari; David eta Goliath; Zure aurrean makurtzen naiz; Etsi gabe; Jo ta ke; Basamortuetako zalduna; Gudari; heriotzaren semea;,.........historikoa bizitakoa!!! "Haika Mutil" abestiarekin amaitu zuten ekitaldi harrigarri hau, beti gure barnean geldituko da ikusi, entzun eta sentitutakoa. 30 urte? 30 urte zoriontsu zuen musika entzuten. Milesker Su Ta Gar, eta laister arte!!!