domingo, 17 de noviembre de 2019

EZKURDIA 4TERDIKO ERREGE!!


Gaur arratsaldean Nafarroa Arenan jokaturiko 4terdiko finalean, Joseba Ezkurdia izan da garaile (aurreko urtean bezala). Altuna iritsi da faborito bezala (aurreko partiduetako exibizio eta joko puntua ikusita), baina Arbizuarra gehiago izan da gaurko neurketan. Hasietatik erosoago ikusi zaio kantxan. Saketik hasita (min handia egin du), eta joko erasokorrari esker, Altuna itota eduki du. Erritmo handia ipini du partidu osoan zehar eta Altuna bere joko sarean harrapatu du. Amezketarrak ez dio partiduari uko egin, eta saiatu da bere erremateekin Ezkurdia  nahasten. Halere, fisikoki Ezkurdia hobeto iritsi da norgeiagokaren azken txanpara. Merezimendu osos Ezkurdiak bere 2 txapela irabazi du jarraian. Aipatzekoa ere Altunaren ibilbidea 4 terdian (azken 4 finaletan egon da, 2017an txapela irabaziz). Partidu ederra ikusi dugu, Zorionak biei!!

Astearte hontan aurkezten da biñakako txapelketa, ea zer topatzen dugun!!

No hay comentarios: