domingo, 8 de diciembre de 2019

DON INORREZ BADA NORBAIT!


Imanol Ubeda artista gorapaitu behar dut lehenbaitlehen. Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans +,...bezalako talde handietan egondakoa. Beste musikari askoren oihartzun edo atenzio handia ez eduki arren, neure ustez maiuskulaz azpimarratu behar dugula bere musikari ibilbidea. Kasu hontan bakarkako proiektu berrian zetorren, hori bai, Azaroak 29n egondako apurrak (lastima, ekitaldiak merezi bait zuen melomano gehiagoren presentzia) taldearekin ikusi genuen, eta zer nolako formazioa. Imanol-ez gain (kitarra, ahotsa), Karlos Aranzegi (bateria), Ruben Caballero (kitarra) eta Fernando Neira (baxua) zeuden taulapean. Andoaingo Basteron zen hitzordua, hori bai, areto txikian. Kontzertua intimoagoa suertatu zen. 

Don Inorrez-en saioa itxoiten genuen bitartean, bozgoragailuan Wilco-ren musika entzuten zen. Ikusiko genuenaren adierazgarria. Txikagoko talde handiaren zaporeak etortzen zitzizkigun Don Inorrez-en abestietan. Wilco, eta zergatik ez, The Jayhawks edota Weezer-en melodia kutsakorrak. "Dardara hura" e-p-a eta "Mugiro bila" diskoa aurkeztu zuten. Hori zuzenekoa, taldea lehen notatik dena ematen, sinkronizazio perfektua, eta zalegoa gozatzen lehen abestitik. Nabaria zen gustora zeudela, eta erakutsitako indarra transmititzeko gai izan ziren. "Segika ditut", "bere txisteak", "Nekropolian", "kristoren gonbidapena" "garai postmodernoan", "Gaur euripean", "Brunch in the lodge",.... harribitxiak eskeini zizkiguten. Ordu ta pikoko gozamena. Taldearen abestiez gain, nostalgiari lekua gordeta, Bide Ertzean-en 2 abesti ere entzun eta dastatu genituen, baita Ruper Ordorika-ren bertsio bat. Rock, pop, americana,...musika, alegia.

Hain izan zen handia ikusitakoa, txalo zaparrada eta oihuek zeresana izan zutela, eta berriro bueltatu ziren taulapera pare bat abestirekin kontzertua borobiltzera!!

Gustora bueltatu ginen etxera, ikuskizun handi bat ikusitakoaren sentsazioarekin. Don Inorrez norbait delako!!

P.D: Argazkia andoaingo jubilatuena (porzierto, beraien kronika ere ederra)

1 comentario:

Unknown dijo...

Ez dakizue zenbat estimatzen diren horrelako iruzkinak. Mila esker! Don Inorrez band