viernes, 14 de febrero de 2020

ETA HAREN INGURUA BETE ZEN MILAKA


Otsailak 9, Igandea. Donostiako Victoria Eugeniako areto txikian kontzertu bat burutzen da. Plan hoberik igande arratsalde baterako? Gainera, zuzenekoa Don Inorrez bezalako taldetzar batena bada, derrigorrezkoa da azaltzea. Andoaingo zuzenekoaren zapore ona berriz dastatzeko asmoz, ez genuen bi aldiz pentsatu.

Aretoa nahiko betea, lehen hilaran exeri ginen 4 protagonistak noiz azaldu zain. Bapatean Imanol (kitarra, ahotsa), Ruben (kitarra), Karlos (bateria) eta Fernando (baxua) taulapera igo eta ikuskizuna hasi zen. "Dardara hura" e-p-aren 2 abestiekin ekin zieten, giroa berotzen zebilen abestiak bata bestearen atzetik entzuten gindoazen adina. Bide Ertzean-en abesti bat jo ere, baina pieza gehiengoak "Mugiro bila" lan borobilarena izan zen. 4 maixu hauen sinkronizazioa ikaragarria da. Pop, rock (amerikar kutsukoa, Wilco etab....antzekoa), dena melodia kutsakorrez beteta. Ez da arraroa estribilloa burmuinean gelditzea, himnoez beterik baitdago Don Inorrez-en mundua. 

"Segika ditut", "Bere txisteak", "Gaur euripean", "brunch in the lodge", "garai postmodernoan", "kristoren gonbidapena", "nekropolian", "e jauna", "Distira vs itzala", "udaberriko azken mugan",...dena ordu eta laurdeneko saio hunkigarri batean. Hau dena, musikarien umore ona eta indarra transmititzeko gaia gehitu behar zaie, ze nolako gozamena. Motza egin zitzaigun bizitakoa, baina zalegoaren txalo zaparradek ederki asko laburbiltzen dute Don Inorrez-en erakustaldia.

Abesti batean esaten duten bezala, "Berriro ere bukaeraren hasiera da".

No hay comentarios: